I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
2.3. Erabaki gabe dauden gomendioak eta iradokizunak
A) Eusko jaurlaritza
Herrizaingo Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010ko azaroaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriro ere azter dezala eraikitze lanen ezkutuko akatsengatiko erantzukizunaren adierazpena ematen duen ebazpena.
906/2010/29 espedientea (23/2010 Gomendioa)
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaiela.
1732/2010/23 espedientea (26/2010 Gomendioa)
Ura-Uraren Euskal Agentzia
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaiela.
1733/2010/23 espedientea (27/2010 Gomendioa)
B) Foru administrazioa
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Arabako Lurralde Historikoan babesgabezia-egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzeko duen legezko beharra bete dezala, tutorea izanagatik dagozkion babes-neurriak burutu ditzala, adina zehazteko probak egin behar direnean aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzala, eta adin-nagusitasunera egoitza-baimenik gabe heltzen badira, egoitza-baimena ematea gomenda dezala.
47/2009/31O espedientea (14/2010 Gomendioa)
C) Tokiko administrazioa
BIZKAIKO UDALAK
Bermeoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintzako araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat baliogabetu dezala.
363/2010/23 espedientea (24/2010 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Usurbilgo Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio industria-sektore baten garapenean udalaren esku-hartze eskaerari berariaz erantzuteko.
1043/2009/23 espedientea (25/2010 Gomendioa)